Beste tratamendu batzuk

Kalitateko zerbitzuak gure pazienteentzat.

Aritza Maté klinikan uste dugu kasu bakoitza zehaztasunez aztertu behar dela, ahoak zehazki zein tratamendu behar duen jakiteko eta paziente bakoitzak lortu nahi dituen helburuak eta itxaropenak zein diren jakiteko.

Horretarako, azterketa fotografiko bat eta eskaner bat (erradiazio minimokoa) egiten dugu, eta neurri batzuk hartzen ditugu. Jarraian, diziplina anitzeko lantaldea elkartu egiten da, kasu bakoitza aztertzeko eta zein aukera dauden ikusteko, pazienteak lortu nahi dituen helburuak aintzat hartuta. Orduan, pazientearekin biltzen gara: bere problematika zein den azaltzen diogu, aukeran dauzkan tratamenduak zein diren azaltzen diogu, dauzkan itxaropenetatik zeintzuk lor daitezkeen esaten diogu, eta ordaintzeko erraztasun eta moduak jartzen ditugu haren eskura. Bilera hori oso baliagarria izaten da pazientearen edo bere familiaren kezkak entzuteko eta zalantzak argitzeko.

Zer egin eta nola egin zehaztu ondoren, gehien gustatzen zaigunari ekiten diogu: lana gogor egiteari!

Hortzak nerbio-ehun baskularra du barrualdean; hau da, nerbioak eta odol-hodiak. Horiek dira hortzaren gainerako ehunak baskularizatzen eta inerbatzen dituztenak. Arrazoi desberdinak tarteko (txantxar oso sakonak, traumatismoak, eta abar), nerbio hori, batzuetan, handitu egiten da, atzera egiteko modurik gabe, eta mina eta infekzioa eragin ditzake. Orduantxe esku hartu behar izaten da, hodi-tratamendu baten bidez.

Endodontziaren zeregina nerbio-pakete baskular hori dagoen tokira iristea da, eta kontu handiz garbitzea, infektatuta dagoen ehuna hodietatik kantzeko. Ondoren, hodiak material batekin itxi behar dira, eta pieza berregin. Horrela, hortzak ahoan jarrai dezan lortzen dugu, eta dagokion funtzioa itzultzen diogu.

Odontologiaren alor garrantzitsuenetako bat da, hortza, hezurra, oia eta abar inguratzen dituzten ehunen osasuna zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzen baita. Ehun horiek egoera onean izatea ezinbestekoa da hortzak mantentzeko: zaintzen ez badira, galdu egin daiteke hortzari eusten dion hezurra.

Gaixotasun periodontala tratatzeko modurik onena prebentzioa indartzea da: higiene sakona lantzea eta ohitura osasungarriak izatea. Dena dela, faktore genetikoek eta/edo gizarteari eta ingurugiroari lotutakoek tratamendu birsortzaileak erabiltzea eskatzen dute batzuetan.

Irribarre polita izatea irribarrea polita izatea baino askoz gehiago da: konfiantza eta autoestimua handitzen laguntzen du, eta, aldi berean, nabarmen hobetzen du edertasun-profila (begi-aho simetria, alegia).

Irribarrea, beraz, gure nortasunaren eta gure bizi-kalitatearen funtsezko alderdi bat da. Hortzak egoera onean eta politak izanez gero, zuzen elikatuko gara eta konfiantzaz murgilduko gara harremanetan. Horregatik, askotariko tratamenduak dauzkagu irribarreari bere harmonia berreskuratzen laguntzeko. Horien artean nabarmenenak zuritzeak, hortz-xaflak, ortodontzia eta inplanteak dira.

Odontologia kontserbatzailearen helburua, izenak esaten duen bezala, hortz-piezak kontserbatzea da, txantxarraren moduko erasoren bat egon denean. Galdutako hortz-ehunaren kantitatearen arabera, piezaren errehabilitaziorako irtenbideak desberdinak izango dira: konpositezko enpaste bat edo portzelanazko inkrustazio bat (onlay edo inlay).

Portzelanazko inkrustazioak edo onlayak aukerarik onena dira atzeko hortz pitzatuetan edo hautsietan edo txantxar handiek kaltetutako hortzen kasuetan. Gaur egun, amalgamazko enpaste zaharrak ordezkatzeko ere erabiltzen dira.

Beraz, onlayak hautsitako hortza berritzeko aukera ematen du, falta den haginaren zatia bakarrik portzelanaz berreginez. Lan hori protesi-laborategi batean egingo da, eta, gero, itsaspen-metodoen bidez jarriko da ahoan. Hortz-ehun asko galdu den kasuetan erabili behar da tratamendu hori; hagina sendotu egiten baitu, nerbioa ukitu gabe. Bestalde, portzelana ez da denborarekin zahartzen, erresistentzia handiagoa du, estetikoagoa da, eta ez da uzkurtzen –konpositea, aldiz, bai–. Informazio gehiago izateko, jo gure blogera.

Ortodontzia funtzionala. Ortodontzia funtzionala adin txikikoekin erabiltzen den tratamendu bat da –kasu askotan, esnezko hortzetan–. Tratamendu konplexuagoak eta gogorragoak saihesten ditu, hala nola behin betiko piezak erauztea edo ahosabai oso estuak. Gaur egun, helduetan egiten den ortodontzia-tratamenduak izan duen garapenari esker, oso kasu gutxitan erauzi behar izaten dira piezak. Ortodontzia funtzionalak hezurrak eta hortzak prestatzen laguntzen digu, haien erupzioa zuzena izan dadin.


Damon ortodontzia.
Autolotura-bracketsak daramatzan ortodontzia-teknika bat da. Ortodontzia konbentzionalak ez bezala, Damon teknikak aukera ematen du ortodontzia indar arinagoekin egiteko, hortza inguratzen duten egiturek errazago onartuko duten moduan. Ahoko egiturek hobeto erantzuten dute, eta gehiago zabaltzeko aukera ematen dute. Horri esker, aldatu egin dezakegu arkuaren forma, eta pieza guztiak bertan sartu ditzakegu, inongo piezarik erauzi gabe. Abantaila horrek diagnostikoa aurpegiaren eta ezpainen profilean oinarritzeko aukera ematen du. Piezak erauztea erabakitzeko garaian, kontuan hartu behar da pertsonaren profila oso laua edo oso ahurra den.

Anestesia- eta sedazio-tratamenduak. Sedazio kontzientea eskaintzen dugu tratamendu kirurgikoetan eta iraupen luzekoetan, bai eta kontsulta odontologikoari fobia dioten pazienteen kasuan, tratamendua edozein dela ere.

Arazoak agertu aurretik tratatzea, horixe da prebentzioa. Haur eta/edo helduei ahoa ondo garbitzen eta elikadura egokia izaten erakusteak, hortz-arazo asko saihesten laguntzen du, kasu gehienetan. Hori dela eta, txantxarrak edo afekzio periodontalak goiz antzematea ezinbestekoa da gure hortzak osasuntsu izateko.

Gure lanbidearen helburua aho-egituren bizitza errespetatzea, mantentzea eta ahalik eta gehien luzatzea da. Horregatik, Aritza Maté kliniketan etengabe azpimarratzen dugu zein garrantzitsua den pazienteek euren aho-osasunean aktiboki parte hartzea.

Behar-beharrezkoa da aldizka azterketak egitea eta urtero garbiketa egitea, lertzoa metatu ez dadin, eta gingibitisa edo periodontitisa bezalako gaixotasunak agertu ez daitezen. Gure asmoa pazienteei ahoko gaixotasunak prebenitzen eta ahoa osasuntsu izaten, laguntzea da, guztientzat emaitzarik hoberena lortzeko.

Gure jarraibideei kasu eginez eta programatutako bisitetara joanez, kalitateko emaitza bermatzen dugu edozein tratamendutan, izan garbiketa bat, izan inplanteen errehabilitazio osoa.