Inplantologia aurreratua

Kalitate handiko inplanteak ezartzen ditugu.

Inplanteei esker, galdutako pieza bat edo batzuk dagokien lekuan jartzen ditugu, banan-banan. Ez ditugu ondoko piezak inbaditzen, ezta gehiago kargatzen ere; horixe da, hain zuzen, inplante hauen abantailarik handienetakoa. 
Titaniozko piezak dira, eta barailaren hezurrean edo goiko maxilarrean sartzen ditugu. Material biobateragarria denez (gorputzak bere parte bailitzan onartzen du), zelulek hezurra sortzen dute inplantearen espiren inguruan; horrela, inplanteak gure gorputzarekin bat egiten du eta bertan finkatzen da, hortz baten sustraia balitz bezala.
Inplantea ezartzeko tratamenduak arrakasta izaten dezan, faktore ugari hartu behar dira kontuan. Merkatuko material onenak erabiltzea, ondo orientatzea, oia behar bezala kontrolatzea, inguruko egitura nagusiak errespetatzea (nerbioak, arteriak…), eta abar.
Faktore horiek oso garrantzitsuak dira inplantologiaren mundu txiki itzel honetan. Guk, 15 urte baino gehiagoko esperientziari esker, ikasi dugu samurtasuna, zehaztasuna eta pertseberantzia behar-beharrezkoak direla tratamenduen arrakasta ez dadin iragankorra izan, iraunkorra baizik.
STRAUMANN INPLANTEAK

Inplante esklusiboak

Material guztietan bezala, purutasun-maila desberdinak daude. Inplanteen kasuan ere bai. Horregatik, guk Straumann etxe suitzarrarekin egiten dugu lan. Etxe horrek kalitate goreneko T4 titanioa erabiltzen du, eta bere produktuaren kalitatea ziurtatzera zuzendutako ikerketa-talde bat dauka.

DESKARGATU INPLANTEEI BURUZKO STRAUMANN AZTERKETA