Mariví

Goiko zortzi xafla eta beheko tarteak ixtea.

Mariví bere ahoaren estetika hobetzeko eta hortzen artean zeuzkan tarte deseroso batzuk ixteko asmoz etorri zen gure klinikara.
Higatuta zeuzkan goiko hortzak, eta zahartuta enpasteak. Funda, gainera, oso hondatuta zegoen. Bestalde, beheko hortzak hain higatuta ez bazeuden ere, etengabeko garbiketa eskatzen zuten tarteak zeuzkan. Hori guztia ikusita, goian portzelanazko xaflak jarri genizkion, eta beheko hortzen tarteak konpositezko enpasteen bitartez itxi genizkion.