Nieves

Portzelanazko errehabilitazioa berehalako karga duten inplanteen gainean.

Nieves etsita zegoen: goiko piezak galtzen ari zen, eta konponbide bat ezin aurkitu zebilen. Kasua aztertutakoan, gelditzen zitzaizkion piezak erauztea erabaki genuen, eta, saio berean, zortzi inplante eta behin-behineko finkoak ezarri genizkion. Bukatzeko, portzelanazko errehabilitazio bat egin genion.
Nievesen kezkarik handiena hortz berrien eta oien artean tarte itsusiak geratzea zen, baina oso pozik geratu zen emaitza ikusitakoan, baita jatorrizkoen ondoan berriek ekartzen zioten erosotasunarekin ere.