Ohiane

Ortodontzia eta portzelanazko xaflak.

Oihane ebakortzak konpontzeko etorri zen gugana. Txikitan hautsi zituen, eta zeraman konponketa hondatzen hasia zen.
Kasua aztertutakoan, aho osoaren haginkada gurutzatuarekin hozkatzen zuela ikusi genuen. Hori dela eta, ortodontzia bat ezartzea erabaki genuen; helburua oklusio on bat lortzea zen, eta, aldi berean, bere profilaren estetika hobetzea. Horretarako, aurreratu egin behar ziren goiko hortzak, eta goiko ezpaina handitu. Bukatzeko, portzelanazko bi xafla ezarri genizkion erdiko bi hortzetan.
Donostia
Vitoria