Gure lantaldea

Ezagutu pixka bat hobeto Aritza Maté kliniketan aritzen garen profesionalok.

Aritza Maté
Odontologoa, inplantologoa, ortodontista eta periodontista

 

Odontologian lizentziatua Bilboko EHUn 1995ean eta Aritza Maté hortz-kliniken sortzailea. Lantaldearen oinarria da, gainera.

Inplantologian, periodontzian eta ortodontzian espezialista, hainbat master eta graduondoko egin ditu; horien artean, honako hauek: Megann Seminaries graduondokoa 2000. urtean, Damon System masterra 2010ean, COIP Invisalign masterra 2013an, Straumann masterra periodontzian 2002an, Eduardo Arituaren inplanteei eta aho-errehabilitazioari buruzko masterra 2000n, Iñaki Ganborenaren Diziplina Anitzeko Ikastaroa. Gainera, ITIko (International Team for Implantology) eta SEPAko (Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración) kide da. Maila pertsonalean, Gurutze Gorria, UNHCR eta AECCren erakundeak laguntzen ditu 2005az geroztik, eta bere zaletasunen artean eskia, surfa eta familiarekin bidaiatzea nabarmentzen dira.

Maider Barberena
Odontologoa eta ortodontista

Odontologian lizentziatua Bilboko EHUn, ortodontzian, endodontzian, berritzean eta hortzen estetikan espezializatuta dago. Invisalingen Excellence Masterra eta Ortodoncia Systemen Damon Masterra egin ditu.

Bost urte baino gehiago daramatza Aritza Maté hortz-klinikan lanean, eta Aritzarekin batera mediku-taldea kudeatzen du. Bestalde, aurretik aipatutako espezialitateetan trebatzen jarraitzen du, baita kudeaketa eta pazienteak artatzeari dagozkion gaietan ere.

Perfekzionistatzat du bere burua, enpatiaduna eta langilea. Bere zaletasunen artean, zaldiketa, bidaiatzea eta turismo gastronomikoa daude.

Itsaso Fonseca
Hortz-higienista eta hortz-protesigilea

Ahoaren eta hortzen higienean goi-teknikaria, Donostian ikasia, bere ikasketak Bartzelonan zabaltzea erabaki zuen, hortz-protesietan goi-teknikari gisa.

 
Gaur egun periodontzia-alorrean ikasten jarraitzen du, hala nola higienean eta pazientearenganako arretan.

 
Pertsona apaltzat du bere burua, irmoa eta ordenatua; bere hobbyak direla eta, sukaldea, animaliak eta munduan zehar bidaiatzea dira nabarmenenak.

Leire Alcalde
Hortz-protesigilea eta hortz-higienista

Hortz-protesietan goi-teknikaria, Iruñean ikasia. Bere ikasketak Bartzelonan zabaltzea erabaki zuen, ahoaren eta hortzen higienean goi-teknikari gisa. Gaur egun, ikasten jarraitzen du hortz-protesien aurrerapenetan.

Pertsona apaltzat du bere burua, nortasun handikoa eta alaia; bere hobbyak direla eta, eskulanak, pilatesa eta munduan zehar bidaiatzea dira nabarmenenak.

Nagore Tapioles
Hortz-higienista

Hortz-higienean goi-teknikaria, Donostian ikasia. Lantaldeko gazteena da. Periodontzian eta higienean ikasten jarraitzen du, hala nola pazientearenganako arretan. Langilea, espontaneoa eta irribarretsua da. Bere zaletasunei dagokienez, bidaiatzea, moda eta mendian ibiltzea dira nabarmenenak.

Elena Velázquez
Harrera eta pazientearenganako arreta

Informazio-zientzietan lizentziatua. Bere lan-ibilbidea beti egon da osasunaren alorrean jendeari harrera egitearekin lotuta. Gaur egun, harreragilea da Aritza Maté hortz-klinikan.

Pertsona arduratsua da, jakinzalea eta lagunkoia. Bere zaletasunen artean, kirola egitea, naturaz gozatzea eta musika dira nabarmenenak.

Helena Suescun
Hortz-higienista

Humanitate eta Enpresan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Donostian, eta zuzendaritzako idazkaritzan espezializatua. Ingalaterran ibili ondoren, NBDNren «National Diploma in Dental Nursing» titulua jaso zuen. Bere lehen lan-esperientzia atzerriko hortz-klinika batean izan zuen, eta lanbiderako grina piztu zitzaion han. Pertsona alaia da, gogotsua eta baikorra; bere zaletasunen artean, eskulanak, lasterketa eta surfa dira nabarmenenak.

Gure Balioak

Profesionaltasuna

Arlo guztietan, profesionaltasuna ziurtatzen diegu gure bezeroei; kalitateko odontologia bermatzen dugu. Horixe dugu bereizgarri.

Kalitatea

Goi-mailako prestakuntza duen lantaldea da gurea, bai maila profesionalean, bai gizatiarrean. Etengabe jasotzen dugu trebakuntza, eta tratamendu integralak eskaintzen ditugu.

Berrikuntza

Teknologia aurreratuena erabiltzen dugu, diagnostiko zehatzenak eta osoenak lortzeko.

Grina, emozioa eta sormena

Buru-belarri gaude gure lanarekin konprometituta; kalitateko odontologia egitea dugu helburu.

Aparteko tratua

Aldatu dugu dentistarengana joateko esperientzia; garrantzitsua zarela sentiaraziko dizugu. Tratamendua hasten duzunetik bukatu arte, diziplina anitzeko lantaldea izango duzu lagun.

Konpromisoa

Prebentzioak duen garrantzia azpimarratzea eta konponbide onenak proposatzea; horiek dira gure konpromisoak.

Esklusibotasuna

Gure helburu nagusia bezeroen bizitza-kalitatea hobetzea da. Hori dela eta, azken belaunaldiko tratamendu esklusiboak eskaintzen dizkizugu, zure kasu zehatzera egokituta.