Lucíak hainbat urte zeramatzan ahoa konpondu gabe, dentistarengana joateak beldurra ematen ziolako. Baina, azkenean, lehen urratsa ematea erabaki zuen, eta guregana etorri zen. Gaixotasun periodontala oso aurreratua zuela ikusi genuen; beraz, ahoan gelditzen zitzaizkion piezak erauztea erabaki genuen, eta, saio horretan bertan, inplanteak eta behin-behineko finkoak ezartzea.
Hilabete batzuk geroago, inplanteen gainean portzelanazko bi errehabilitazio egin genizkion. Orain bai, merezi duen irribarrea du Lucíak.